Eskolara bederatzi urtegaz
- 2014
- BILBAO
Euren aita gerratik etorri eta gero, txahala hilten eben, baina inork jakin barik. Orduan ezin ziran hil. Aitak esaten eutsen inori ez esateko txahala hil ebela, isilik egoteko. Gero gatza emon eta gorde egiten zan. Ostean zezinea egiten eben. Orduan, txarritik kanpora txahaltxua be hilten zan. Zezinea solomoagaz eta giharragaz egiten zan. Gatza asko bota behar jakon, asko behar dau eta. Hori be gazun-askan gordeten zan.
Informer: Miren Garbiñe
Foundations: Busturiko Udala and Bizkaiko Foru Aldundia