Aldapeko
- 2017
- ARRATZU
Egur zozpalori pagoarena da. Euskerazko izena latinetik hartuta dago (fagus silvatica), eta hortik etorri jaku fagoa, fagoaga, pagoa.
Egurrau asko erabilten da etxeko gauzetarako, baheari uztaiak egiteko, arran-zatiak egiteko, arranaren mihina egiteko... Aizkolariak be erabilten dabe aizkora-jokoetarako. Ikatza egiteko erabili izan da ikaragarri asko, batez be burdinoletan ikatz asko behar zan sasoian. Batetik, pago motzak daukaguz, besangatzarrei eutsi ezinda, garri laburra eta oso gihartsua, eta lau-bost besangei eutsi guran dagozanak. Batzuk jausten dagozan arren, antxinako bizikera baten erakusgarri bikainak dira.
Informer: Jesus Eguzkiza