Saregileen soldatea
- 2013
- BERMEO
Oso inportantea da zestea eskura ondo lotuta egotea eta komodo eukitea. Pelotari bakotxak lotuera berezia dauka. Aroa da zestearen zatirik garrantzitsuena, gaiztainaz eginekoa. Denporea behar izaten dau formea hartzeko; ondo landu behar da. Zesteak barruan forma diferentedun saihetsak daukaz, eta erdikoek daukie indarrik gehien. Saihetsok alanbreaz lotzen dira. Zestea josten dauanak puntatik hasita joaten da zestea egiten. Narruzko guantea komodo eukitea be inportantea da. Peloteak zestea apurtu ez dagian, plastikoa ipinten deutsie gainetik; lehen esparadrapua epinten eben. Eskuz eginak dagozanez, oso gatxa da zestek bardin urtetea. Zesta on batek 12 partidu inguru iraun behar dauz, ez gehiago eta ez gitxiago. Azken finean, zestea komodo euki edo ez pelotari baten %50 baino gehiago da.
Informer: Jose Ramon Uriarte "Katxin"