Salamankara
- 2010
- BERRIZ
Nik ikusi nituan
San Juan gabean,
Txomin eta Bartolo
tabernako atean.
Hormea zalakoan
batak besteari,
txiza egiten zion
zar-zar praketan alkarri.
Beste bat han zegoen
sukalde ondoan,
ilintia ipinirik
surreko zuloan,
pipiari tiraka,
matraila sarturik
sudurra erreko zuen
izan balu surrik.
Informer: Juanita Bastida
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala