San Juaneri erreal bikoa bota
- 2014
- MORGA
Txepetxa txori barrabasena dala esaten dabe; datorrenean suerte txarra datorrela. Baten, etxeko kortan egin ebazan habia eta kumak txepetxak, kuma txiki-txikiak. Amak txepetxari ikutu be ez egiteko esaten eutsen; ikutu ezkero, ulea be jausi egiten zala. Lantzean behinean baino ez da ikusten, baina agiri danean, suerte txarra dakarrela esaten da.
Informer: Andresa Ikaza