12 urtegaz konejua prestetan eban
- 2018
- ARRATZU
Lehen mataderoa Bilbon egoan, hara joaten ziran beti. Ondo memorian dauka egun baten pasautakoa: Atxinatik gora joaten ziran ganaduakaz mataderora. Baten bere aita difuntuak berari emon eutsan txahala, eskutik eskapau eta ha koiu ezinik ibili ziran; txahalak indar handia eukan-eta. Bera pozik joaten zan mataderora, aita difuntuak beti Bilbon txokolatea emoten eutsalako. Horixe pasau jaken baten, txahala eskapau eta mendi guztia korridu behar izan eben txahala koiu ezinik.
Informer: Placida Atxa