Santiago egunean behar egin ezkero, multea
- 2018
- ARRATZU
Hiru-lau ogi klase egiten ziran. Zahi eta guzti eginikoak tremesak ziran. Hori egun pare baten jan egin behar zan, ez eban denpora gehiago aguantetan. Armoztarako, arto-denporan, artoak egiten ziran; artourunagaz egindako ogiak. Horreen orea zapal-zapal ipinten zan, ogi biribilak ziran. Artoak jateko orduan, zopak egin mehe-mehe, esnea egosten ipini eta hara botaten ziran; hamar minututan-edo irakiten eukiten ziran.
Taloak egin eta segiduan jaten ziran. Arto-zopak hurrengo egunean be jaten ziran, baina taloa txapatik hara jaten zan. Egin eta jan, holantxe gozoen.
Informer: Basilisa Zabalgojeaskoa
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa