Umetako jolasak
- 2013
- ZAMUDIO
Perutxu harrapau eban Tartalok kobazuloan. Orduan, Perutxuk Tartalo mozkortu egin eban, ilintia sartu eta itsututa. Tartalok atakako harria kendu baino lehenago sartu eutsan atzamarrean eraztun bat berba egiten ebana: Hemen nagok, hemen nagok!
Ikusi ez eban egiten, baina entzun bai. Ardiak kobatik urten ahala ikutu egiten dauz, orduan Perutxuk ardi-narrua ipinten dau gainean, baina eraztuna ez da isiltzen; orduan, Tartalok segitzen deutso presara edo itsasora, jausi arte.
Informer: Manu Etxebarria