Plaiea errekan
- 2011
- BEDIA
Sorginak orraztokietan egoten ziran. Handik urteten ebenean, ugazabeari beharra eskatzen ei eutsien. Beti beharrean egon beharrekoak izaten ei ziran horreek sorginak. Beharrik emon ezean, itsasora botaten ei eben ugazabea. Gizon bat egoan inguruan, eta orraztokikoak eukazala esaten eben, antza ez eban inogaz berbarik egiten.
Informer: Eusebia Duo