Aitak narruagaz abarkak egin
- 2012
- MUNGIA
Orduan ez ziran egoten orain dagozan asteburuak. Lehen, "sabado ingles" esaten zana egoan. Lekukoaren aita enkargadu egon zan basoan pinuak sartzeko zuloak egiten eben beharginakaz. Astean-astean pagetan eben eta zapatuetan joaten zan aita obreruei pagetako jornalaren bila “Caja de Ahorros Vizacaina”ra.
Holango zapatu baten aitarengana joan ziran beharginak eta "sabado ingles" gura ebela esan eutsien, fabriketan bezala: zapatu arratsaldeetan beharrik ez egitea. Orduan, lehenengoz, euren aita difuntuak libre itxi eutsezan zapatu arratsaldeak. 1932 inguruan izan zan hori dana, gerrea hasi baino lehenago.
Informer: Pantxike Elgezabal
Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa