Metrailau ebezanekoa
- 2016
- SOPELA
Aititak etxean euki eban herreridxe. Bentanetako balaustrak-eta egiten ebazan, eta eleizarako bere egin ebazan gauzak: altara aurreko barandea, esaterako, dibujuakaz. Burriñeari edozein marrazki ateraten eutsan. Baptisteriokoa bere aititak eginda egon zan, koruaren azpian.
Lantzeko, hauspo handi bat eta ikatza erabilten ebezan. Sutegia eta jungedea eukazan. Azken horrek punta luzea eta zuloak daukaz burdinea tolesteko. Lehenengo, burdinea gorri-gorri ipinten zan. Barakaldo ingurutik ekarten eutsien, kamioi zahartxuetan.
Informer: Maria Abio
Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa