Bidegintzea
- 2010
- BERRIZ
Lehen errekara joaten ziran ezkirak (kiskillek) edo loinak harrapetan. Arrain asko egoten zan. Aingirak (angilek) bere asko egoten ziran lehen. Ezkirak sareagaz koiuten ebezan; gainera, gozoa izaten zan. Orain bere egoten dira loinak udan; arrautzak botaten etorten dira. Ezkirea bai, baina loinea ez da jateko; hazurtsua da, eta ez da gozoa. Ezkirea koiuteko sarea zakuagaz egiten eben eta kate zati bat ipinten eutsien.
Informer: Jose Bilbao
Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa