Jaietan makailaoa
- 2016
- ARRATZU
Sanpedroetan lehenengo pasakallea egiten eben txistulariek. Gero ostera be kalejirea egoan musika-bandeagaz. Hori amaitu eta udaletxeko eskilaretara joaten ziran, han udaletxeko jentea batu eta eleizara. Mezarako agintariak, kofradiako arduradunak, autoridadeak, etab. batzen ziran.
Mezea amaitu eta ostean, prozesinoa egiten eben moilako puntara. Orain ibilbide hori kanpotik egiten dabe baina lehen barrukaldetik egiten eben. Hantxe, moilaren puntan egiten eben kilinkalakua. Hori zan San Pedroren irudiagaz erreberentzia moduko bat egitea itsasoaren aurrean. Inoiz irudia jausi be egin zala esaten dabe, eta orduntxe hartu ebela arrainik gehien. Hori amaitzen danean bueltau egiten dira eleizara eta hor amaitzen da prozesinoa.
Informer: Jeronimo Zapirain
Foundation: Bizkaiko Foru Aldundia