Bizkaiko bazter baten
- 2010
- DIMA
"San Juan bagilean
artoak eta gariak gorde
sugeak eta zapoak erre"
Hori kantau eta soloetatik bueltaka ibilten ziran hiru-lau zuzi hartuta. Alkondarea erreta bere igual joaten zan etxera. Lekukoak dino horreek gauzak orain inuzentekeriatzat hartzen dirala, baina lehen benetan egiten zirala. Suak sugeak, zapoak eta sorginak aldatu egiten ei ebazan, eta bake santua urtebeterako.
Etxe inguruan bere egiten zan sua; izan bere, goma edo abarka zaharren bat erretea ona ei zan, arratoiak, sugeak eta ogigaztaiak aldatu egiten ebazalako usainak.
Informer: Jose Agirretxu
Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa