Aitita eta amama
- 2012
- MUNGIA
Herrian San Isidro ospatzen zan. Orduan oingo aldean jai asko egoan. San Isidro be jai zan, ez zan beharrik egiten. Lehenengo mezea eta gero dantzaldia, tanboliña eta erromeria. Euren denporan jai hartzen eben San Isidro egunez, arteragokoak ez ostera, ostekoak bere ez.
Erromeria tanboliñagaz dantzan egitea izaten zan. Eurak soltean egiten eben. Tanbolinteruak bertako plazea hartuta eukan, Hipolito zan eta inguruko herrietatik ibilten zan.
Informers: Candida Zamalloa and Karmele Zamalloa
Foundation: Bizkaiko Foru Aldundia