Basoan, Andrakarako bidean, sagardia euki eben. Urtebete eta kana sagarra eukiten eben jeneralean. Larrabetzu sagarra be baegoan, hau gorria zan. Saldu be egiten eben kanpora urte batzuetan, ez askotzarik, baina zarankada batzuk bai. Orduko denporetan diru horrek lagundu egiten eban. Eurak ez ezik, auzokoek be saltzen ebezan sagarrak.
Informer: Bonifazio Alzaga
Foundations: EJ-GV, Bizkaiko Foru Aldundia, Labayru Fundazioa and Maruriko udala