• 2014
  • BILBAO
Return

Produktu merkeakin ezin konpetidu

 

Eurak ezin dabe produktu merkeakin konpetidu. Ez daukie ezer produktu txinoen kontra, baina eurek hori ez dabe nahi. Zaragaz eta produktu merkeakin ezin dabe konpetidu; dendea itxita eukiko eben, ze horreek enpresa handiak dira, eta eurak bezalako komertzio txikiak jan egiten dabez. Ezin dabe hor munduan sartu. Horregaitik da, ez txinoak gitxiago diralako edo besteak gitxiago diralako. Eurak hor munduan ezin dabe jan; hor sartzen badira, dendea itxi egin behar dabe. Komertzioa txikia dira, eta eurek konpetidu behar dabe produktu desbardina daukienagaz; kalidadea aldetik ona eta pixka bat karua dan produktuagaz. Ezin dabe asko kargau, BEZa be handia daukielako. Gastu gehiago dagoz, baina hortxe bidean doaz. BEZa asko kargauko baleutsie, produktua asko garestituko litzateke. Daukiezan markak garestiak dira.

 

Informers: Manolita Bengoetxea and Peio Aramaio

Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa