Gerraostean Estudiantina galazota.mp4
- Local band
- 2013
- LEKEITIO
Urkitzepen portua egon zan. Lekukoaren amak esaten eban trenbidea egin eta gero be, Sagarpera ekarten ebezala Bermeoko boteak-eta. Sagarpe Ispillueta ondoan dago, orain futbol-zelaia dagoan lekuan. Bertan lehen entrada handi bat egon zan, itsasoa.
Erriorako txalupak eukiezan. Marea igon eta bajatzen zanean beti egoten ziran. Orain be ibilten dira. Atrapau orain baino gehiago egiten zan, arrain gehiago egoalako; txirlak, margolak. Eta orain ez da atrapaten. Mundu guztia ibilten zan atrapaten eta dana egoten zan.
Gabarrak be ibilten ziran. Bata lekukoaren osabearen gabarrea zan, dinamitea eroaten ebana; baina hareak eroateko gabarrak be egon ziran. Harea eraikuntzarako eroaten eben. Ez daki ona zan ala zer, baina Gernikara be eroaten eben. Gabarrak harea Gernikara eroateko erabilten ebezan; baita jeneroa eroateko be.
Informer: Julen Kaltzada
Foundations: Busturiko Udala and Bizkaiko Foru Aldundia