• 2013
  • URDULIZ
Return

Piperrak kontserbetako moduak

 

Piperrak erre, zuritu, tiratxuak egin eta botiletan tiraz tira sartzen ziran. Sartu baino lehenago, orioa eta gatz apurtxu bat botaten jaken, eta, sartu eta ostean, kortxoa ondo sartu behar zan, mailuagaz. Gero, kortxoari goiko partean kortetxuak egiten jakozan, kurtzean, eta botileari ondo amarretan jakon. Lantzean behin, baten batek errementau be egiten eban, baina gehienak ondo kontserbetan ziran. Tomateagaz bardin. Egosi, azala eskuakaz kendu ahal dan guztia, botiletan sartu, kortxoa jarri eta gorde. Hori beharra umeena izaten zan, edadeko personek asko tardetan ebelako. Umeak, gainera, pozik egoten ziran han potajean ibilteko.

 

Informer: Tere Bilbao

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa