Ura hatxetik urten
- 2015
- GALDAKAO
Gogoan daukazan komertzioen izenak esaten dauz: Impermeables Muro; El Bufalo; Cafetería Monterey; Gezala, ume-dendea; Ibarguen, idazteko makinak konpontzen ziran dendea; farmazia be beti egon da; gero Serantes erropa-dendea euren etxe azpian. Euren etxe aurrean, Banco Bizkaia egon baino lehen, pasteleria on bat egoan, Toledo. Bere jaunartzea pasteleria horretan egin eben. Aurrean monjen kolegio bat egoan, orain Corte Inglés dagoan lekuan, nesken kolegioa. Horren ostean zaharren etxea egoan eta aurrean Veracruz. Bere ume-denporakoak dira komertzio horreek. Orain horreek danak aldatu egin dira.
Informer: Iñaki Egurrola
Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa