Kanpora joateko aukerak izan arren, Berrizen geratu lanean
- Services
- 2023
- BERRIZ
Orozkon, gizon aberats batek ola barri bat egin eban. Martxan ipini ebanean, ola ezin eban mobidu; zirkinik be ez oleak. Olagizon batek esan ei eutsan Anbotoko señoreari konsultea egiteko; negurantza joiazanez, Supelegorren egongo zala. Joan ei zan olagizonori Supelegorrerantza; eta hara heldu zanean, kobea ondo apainduta topau ei eban: harrilanduzko mailak, urregorrizko tresnak, herri-zekorra hausnar eta inon dan gauzakaz apainduta kobazuloa.
Beragana heldu zanean, beragana zerk ekarri eban preguntau, eta olabarria ez jakola mobitzen esan eutsan. Orduan Marik ola bedeinkatu egin behar ebela esan eutsan, deabruak lotuta eukala. Konbentu bateko superiorrak bedeinkatu behar ei eban. Hori entzun, tragu bat sagardao hartu eta jesus esanda atzerantz urten eban kobazulotik. Marik horretara baten batek ondo esanda etorri zala esan eutsan, eta basua eroateko, ze sagardaoa hartukeran, basua bedeinkatuta gelditu zala.
Orduan, gizonak basua hartu eta joan zan Olartera bertako olagizonari kontetan zer esan eutsan Marik. Ola bedeinkatu eben eta itzelezko burrundadea entzun ei zan, deabruaren amorrua. Ha eskapau zanean hasi ei zan olea trinkitin-traunkitin martxan.
Informer: Manu Etxebarria