• 2007
  • BERRIZ
Return

Oiloei arrautzak ezarri

 

Oiloai arrautzak ezartzeko, arrautzak auzotik ekarten ziran, egundo ez ziran etxekoak ipinten. Auzokoak ostera eurentzako arrautzak bila etorten ziran.

Udabarrian oiloak lokatu egiten ziran; gaur egun, ostera, oiloak lokatu be ez dira egiten, antza danez. Martiko oilandak izaten ziran urterako onenak.

Oilo handia zanean dozena eta erdi arrautza ipinten jakozan, txikitxuagoa zanean dozena bat. Lokatzen zanean oiloa kamarara eroan eta tapauta ipinten eben eskapau ez egian. Jaten emoteko kanpora ateraten eben.

Oiloa txitak ateraten hasten zanean, arrautzaren bat urten ezinik lotu ezkero, txapa eskinean edo beheko suaren ondoan ipinten eben, beroa emon eta arrautza guztiak aprobetxetako.

Oiloak arrautzak norberak gura dauan lekuan ipini eizan, abizaria ipinten jakon. Abizaria harrizko arrautzea zan baina gainean arrautzaren moduko azal zuria eukan.

 

Informers: Crispin Arregi and Justa Oregi

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala

Related Videos