Lotu barik egiten eben jantzan
- 2013
- ZAMUDIO
Eurek lebadureari txantxadurea esaten eutsien. Txantxadura zatitxu bat gorde egiten zan tazatxu baten. Ha, antza, jagi egiten zan; txantxadura barik ezin leiteke egin ogirik. Haxe gordeten zan tazatxu baten. Gero uruna eralgi egiten zan baheetan. Morokila egiteko bahea edegitxuagoa izaten zan arinago pasetako. Ogia zuritxuagoa egin gura ezkero be, sarea finagoa izaten zan. Hori bezperan-edo egiten zan. Gauez amak txantxadura zatitxua ur epeltxuagaz zertu, bigundu, egiten eban. Ogiaren erdian txantxaduretxua bota eta tapau egiten zan. Harexek ogia altzetan eban laban. Jagiteko epeletan tapua behar zan. Neguan inoiz baldan hautsa egoten zan. Haren gainean brasea botaten zan; izan be, lehen baserrietako kortako bentanak hotzak izaten ziran-eta. Hotza badago, lei handia badago, sua ipinten zan balda baten anbientie epeltzeko. Holan arinago jagiten zan ogia.
Informer: Basilisa Zabalgojeaskoa
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa