Freskerea lur azpian
- 2017
Astean behin egiten zan ogia, zapatuetan beti. Zapaturen baten jai tokau ezkero, barikuan egiten zan; baina, jeneralean, zapatuan. Ondo aguantetan eban horrek ogiak aste guztian. Izaretan batzen ziran hobeto konserbetako. Gari-urunagaz egiten eben ogia. Garia Durangora Tabirara eta Lapikonera eroan eta uruna ekarten zan bueltan. Ez zan norberak eroaten eban gariagaz egineko uruna, beste batena izaten zan. Hori askotan subertetan zan. Ogia egiteko gari-uruna erabilten eben.
Uruna baheagaz eralgi egin behar izaten zan. Bahe batzuk fin-finak izaten ziran, eta beste batzuk zabaltzuagoak. Zenbat eta finagoa izan, orduan eta zuriagoa eta ederragoa izaten zan ogia.
Bestalde, ogia labara sartzeko palea erabilten zan. Palea burdinazkoa eta biribila zan, eta egurrezko kirtena eukan.
Informers: Mari Argoitia and Markos Azpitarte
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala