Gaixotasunak eta kalenturea
- 2010
- BERRIZ
Ogia etxean egiten zan eta hiru-laugarren egunean bere ederto jaten zan. Kategoriazko ogia egiten eben batzuetan: masea altzetan zanean, gainean arrautzea ipinten eutsien irabiauta. Holan laban sartu ezkero, kolore polita eukiten eban. Eurenean amak egiten eban ogia; eta, sarri askotan, labasua egiten zanean, patxadazko ohol baten gainean sartuta. Orduko ogiak biribilak izaten ziran eta gari-urunagaz egiten ziran. Artourunagaz bere egiten ziran eta artolabakoa esaten jakon, eta eurei ez jaken gustetan. Ha baino goxoagoa ei da talo mehe-mehe egin, eta puzten danean, ebagi eta barruan eztia ipinten jakonean.
Informers: Antonio Elgezabal and Jose Elgezabal