Argia 1955ean ipini eben
- 2018
- ARRATZU
Gaztetan Lekeitiora bajatzen ziran. Orain ez, baina orduan ez jaken bape kostetan oinez joatea. Etorri be oinez etorten ziran. Zubian, Santa Luzia inguruan, nesken zaratea entzun eta arin-arin hasita neskak atrapau egiten ebezan. Neska-mutilak erromerian batzen ziran. Bueltan, askotan, alkarregaz etorten ziran, lantzean behin bai eta gero hurrengoan ez. Orduan neska-laguntzea egiten zan. Neskeari baserrira laguntzen jakon, eta gero handik etxera.
Informer: Jose Txakartegi
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa