Errogatibak euria egiteko
- 2007
- MARURI-JATABE
Neguan garia ereiten eben, eta horretarako bere soloa makinatu behar izaten zan. Erremolatxea eta naboa maiatzean ipini eta neguan batzen ziran. Sarritan ibilten ziran erremolatxak eta naboak egiten hotzagaz eskuak edegi ezinik.
Orduko neguak oraingoak baino gogorragoak izaten ziran; edur gehiago egiten eban sikeran. Urtero egiten eban edurra, eta hamabosta edo holan kendu barik. Ikusteko polita zan, baina beharrerako… Edurra luzero egoten bazan, sarritan, naboak-eta usteldu egiten ziran, eta ez zan jatekorik egoten ganaduarentzat. Gainera, kalefazinorik eta holakorik ez zan egoten. Danak egoten ziran behekosuaren bueltan batuta ipuinak kontetan, telebisinorik bere ez zan egoten eta.
Informers: Miren Urrutia and Jon Urrutia
Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa