Trabajando desde los 14 hasta los 64
- Services
- 2023
- BERRIZ
Gerraostean, errezionamentuko kantidadeakaz eskas ibilten ziran familiak, eta, orduan, estraperloa egon zan. Aberatsentzat beti egoten zan soluzinoa, ze pagau ezkeroan, edozer lortu eikien nondik edo handik ─ogia, azukerea…─; baina ezer bere ez eukienentzat… Akordetan da ritxeak egoten zirala: ogi txikerrak eta kasik baltzak ziran urun zaborrakaz eginikoak ─ogietan sokak bere urteten eben, sarritan─. Estraperloan pezetea balio eban.
Sasoi ha bibidoreen momentua izan zan; estraperlistak, adibidez, ondo bizi ziran orduan. Mungiako jentea izaten zan. Panaderuek asko irabazten eben estraperloan; kasurako, familia bati ogi-kantidade bat entregetea toketan bajakon, nondik edo handik estraperloko ogia ateraten eben. Modu ofizialean debekatu egoan, ze abastosekoak egon ziran hori kontroletako. Trenean bigotedun bi ikusi ezkero, arin zabaltzen zan herrian abastosekoak etorri zirala.
Informers: Iñaki Larrinaga and Jose Agirretxu
Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa