• 2010
  • BERRIZ
Return

Morroien ordainketak eta gau-eskolak

 

Kriadu joaten ziranean bostehun pezeta kobretan ebezan urtean. Horrez gainera eguneko jatekoa eta asteguneko erropak emoten eutsezan, jaiegunekoak ez.

Lekukoaren kasuan, hamahiru urte egiteko eukazala joan zan, eta hemeretzi bete arte egon zan kriadu.

Kriadu egozala ezin ziran eskolara joan, horregaitik batzuk gero, soldadu joan aurretik kasurako, gau-eskoletara joaten ziran. Han ikasten eben idazten eta irakurtzen.

Gau-eskolak leku baten baino gehiagotan egoten ziran. Ordaindu egin behar izaten ziran, eta eskolak euskeraz emoten ebezan.

 

Informers: Matilde Alkorta and Hilario Alkorta

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala

Related Videos