Arre, arre mandako
- 2012
- MUNGIA
Lexibea egiteko, udan, erropa guztiak sikutan hartu eta iturrira joaten ziran. Antxina jaboi zantarrak egoten ziran, bitsak be ez eutsan urteten. Bertan jabonetan zan. Urak etxera eroaten ez ibilteagaitik, bertan jabonetan ziran, eta gero jaboia kenduta etxera ekarri. Bertan egiten zan dana, labaderoan. Neguan, ostera, hotza egoten zanez, ura etxera ekarten eben, berotu, eta etxean jabonetan zan ha hotza pasetan ez egoteagaitik. Etxean jabonau eta labaderora joaten ziran jaboia kentzen.
Informer: Eusebia Zugazagoitia
Foundations: Busturiko Udala and Bizkaiko Foru Aldundia