Ama bendejerea
- 2012
- MUNGIA
Lexibontzia kantoian egoten zan, zinezkoa zan. Azpian egur mehea ipinten jakon, txikituta, erropea harro egon eiten, ura azpira pasau eiten. Gero surteko hautsa botaten jakon, hauts fina. Gainean trapu zahar batzuk, eta gero izarak. Lexibea izarak garbitu behar ziranean egiten zan, eta erropa zuriagaz be bai.
Euren etxean, asko ziran lez, lexibontzia bete egiten zan.
Gero ur beroa botaten jakon. Lehenengo ur epela, gero beroagoa; eta azkenean irakina, bi-hiru balde. Gero itxi egin behar jakon, harik eta ur guztia galdu arte. Ur hori etxeko garbitasunak egiteko, harenadurak egiteko erabilten eben, lexiba-ura zan eta.
Informers: Candida Zamalloa and Karmele Zamalloa
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa