Tailerretako behar-baldintzak: ordutegia eta oporrak
- Services
- 2023
- BERRIZ
Auzoko baserriak Mokordo eta Bartingoetxebarria dira eta gero honantza etorrita Legarreta dago. Hurrengoak Txomintxuena (Txomintxune), Soietxe (Soietze) eta Abaroeta (Abota). Horreek dira kaminoaren beheko alderditik dagozanak. Goiko alderditik hasita, Txabilena (Txabillene), Axena (Axene), Errandoena (Errandone), Oidorrena (Oidorne), Elgezabal (Elgezabale), Mitxelena (Mitxelene). Hurrengoa eskoiko alderditik Dendano (Denda), eta hurrengoa Landako. Ezkerreko alderditik gora Mantzanena (Mantzane), Enderika (Enderike) eta Etxatxu dagoz. Ezkerrerago sartuta, Goñe dago. Bilbainaren barruan egozanak bota egin ebezan, baina Ametzaga (Ametza), San Lorentzo, Lukieta (Lukitta), Errandoena Etxebarria (Errandone Etzebarri) eta Artekoetxe (Artakotxe) egozan lehen. Ametza jausita dago, baina hormak hondino han dagoz.
Informers: Jose Elgezabal and Antonio Elgezabal
Foundations: Mungia Udala and Labayru Fundazioa