• 2008
  • MARURI-JATABE
Return

Lantzarra solo 2

 

Lurra lantzen hasteko, lehenengo, arrastilloagaz pasau gane-labrantzea. Beste batzuek bostorratzagaz pasetan eben. Horreek pasau ezkeroan, nekezagoa zan lurra sikatzea edo erretea. Hobeto urteten eban soloak. Beti be aro onean ibili ezkero. Basatan labrantzea egiten ibili ezkeroan, txarrago. Gane-labrantzea egiteko lurrak tenple ona izan behar dau.

Arrastilloak areak baino hortz zabalagoak daukaz eta gane-labrantzea egiteko ona izaten zan; ugariago egiten zan arrastilloagaz bostorrotzagaz baino.  

Hurrengo beharra solora satsa ateratea zan, eta gero laiatu. Informanteak laiak ezetu dauzan arren, makineagaz laiatzen eban. Eskuz arean bere aitak laiatzen ei eban.

 

Informer: Bonifazio Alzaga

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Maruriko udala