Ezkondu eta gero, enpreseak dotea emotea
- 2018
- BUSTURIA
Orduan laneak diru asko balio izaten eban. Antxina hiru-lau alaba eukiezan aita-amak estututa egoten ziran, ze koltxoiak laneaz eginda egoten ziran. Larrabetzun bost alaba eukazan bat egoan. Hareen ama arduratuta egoan hiru alaba ezkontzen jakozalako batera, eta pastoreak koltxoiak egiteko behar eban beste lana eukiko ete eban. Bernagoititik Larrabetzura zaldien gainean asto-otzaretan arroba bi lana-edo hartu eta eroan eutsazan.
Pisura saltzen zan, arrobaka. Arrobako ehun eta piku pezeta gitxi gorabehera. Horreek orain hirurogei urteko kontuak dira. Pastoreek lanakin diru asko hartzen eben. Euren aita difuntuak esaten eban zahar-barri denporea ardi zaharrakin eta laneagaz pasetan zala.
Informer: Crispin Arregi
Foundations: Labayru Fundazioa and Berrizko udala