Zezinea
- 2010
- BUSTURIA
Alabea jaio zan egunean sartu eben ura etxera. Orduan lehenengo beharra bainerea eta eskusaua ipintea izan zan. Bainuontzia euki artean, balde zabal baten egiten eben norberaren garbi-ikuzia. Ur epela ipini eta han jabonetan ziran astean behin edo hainbatera joan behar ebenean. Osterantzean, aurpegia bakarrik garbitzen eben. Bainerea etorri zanean, asko aldatu zan; eta ura berotzeko aparatua erremedio itzela izan zan.
Author: Labayru Fundazioa
Informer: Felisa Atela
Foundation: Labayru Fundazioa