Durangon bazkalduta
- 2010
- DIMA
Kofradia bat kristauen elkarte pribatu bat da −gaztelaniaz, Asociación privada de fieles−. Kofradia batera sartzen dan jentea kristaua da, baina muga baten dagoana. Frantzisko Aita Santuaren hitzak erabiliz, mugan dagoan elkartea da kofradia; alegia, bataiatua egotea baino ez da eskatzen kide izateko. Kofradia baten ezkondu barik alkarregaz bizi dan jentea dago, edo eleiza ezertarako be zapaltzen ez dauana. Edo horrelako egoeretan dagoana. Eurak inori be ez deutsie konturik eskatzen horrelako gauzakaitik.
Informer: Jose Andrés Etxebarria
Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa