Tabak
- 2016
- ARRATZU
Auzoan idien karreteruak egozan. Basoan beharrik euki ezean etxerik etxe ibilten ziran. Gaur bati eta gero besteari laguntzen. Ez eben ezer kobretan; toto moduan egiten eben. Gaur hona, bihar horra, etzi horra, etzikaramun hara… Etxe guztietara joaten ziran.
Totoa esaten jako, adibidez, danak batu eta arto-jorran joateari. Danak etxe batera joan eta jorratzen eben, eta gero merienda bat emoten eutseen. Leku batekoak amaitzen diranean, bestera. Hori merienda bategaitik.
Informer: Teodoro Iturbe
Foundations: Busturiko Udala and Bizkaiko Foru Aldundia