• 2018
  • ZEBERIO
Return

Kanpaiak jotea

 

Askotan jo dauz abemarietakoak iluntzetan, hiru-lau minutuan joten ebazan. Gainera, inguruko eleizetako kanpaiak be entzuten ei ziran. Beste toke batzuk sua egoten zanean joten ziran, eta beste batzuk, enterruetan. Lehenago enterruak oinez egiten ziranez, andariakaz -parrokia eurenetik kilometro bira egoan, eta mendebal-haizea egoanean entzuten zan. Ez bakarrik hori, Ugaoko trenaren txistua be entzuten zan-.

Gorpuak etxetik urteten ebanean, auzokoek kanpaiak joten ebezan harik eta bistaz galdu arte, eta beherago joan orduan eleizeagaz egiten zan konbinau, kanpai txikerra eta parrokiako kanpai nagusia joten zan hiletetan. Gorpua hurreratzen joaten zanean, arineketan joten zan jenteari esateko gorpua eleizara joiala.

 

Informer: Manu Etxebarria