• 2008
  • MARURI-JATABE
Return

Jolasa

 

Aiuntamentu aurreko plazan erromeria antzekoa egoten zan. Han paseotxu bat egin, eta ilundean etxeratzen ziran, ez gaurko moduan hurrengo goizean.

 

Domeka normaletan tokadiskoa, gramola esaten jakona, ipinten eban herriko tabernakoak, eta zaratea ateraten ebanez, zaratara joten eben. Herriko jente guztiak ezagutzen eban alkar orduan. Oin, ostera, gazteek ez dabe alkar ezagutzen; bata eskola batera, bestea bestera joaten diralako. Eurak, barriz, domeketan herriko guztiak plazan batzen ziran. Zaratara Gatikako jente asko joaten zan, Leuxarragakoak eta horreetako etxeetakoak.

 

Informer: Juanita Barandiaran

Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Maruriko udala