Artzain-txakurraren bizi-itxaropena
- 2019
- AULESTI
Erramu-domekan abituen inposizinoa egiten dabe. Egun horretan elementu bakotxak ze sinbolizetan dauan azaltzen da. Esaterako, kapiroteak inork ez ezagutzea sinbolizetan dau; singuloak −abadeek moropiltxu bategaz ipinten daben kordel antzekoa− sinbolizetan dauana da azkena izatea guztion aurrean: gauzak egitea inork ez ikusteko moduan; ez norbera ez ikusteko, baizik eta egiten dana ez ikusteko. Eskapularioak adierazoten dau kofradia bakotxaren izena edo ezaugarri berezia. Euren kasuan, logo bat daukie Begoña ipinten dauana, eta horrek esan gura dau Begoñakoak dirala. Eta gainerako kapeak gizarte zibilean esan gura dau ahaltasun apur bat izatea −renta per capita ona izatea−, baina euren kasuan esan gura dau guztion zerbitzari izan behar dabela.
Informer: Jose Andrés Etxebarria
Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa