Hainbat lekutan egin dau behar
- 2018
- ARRATZU
Inozente eguna-eta peligro de muerte izaten ziran. Inozente-egunean papela ipinten eben gantxoagaz, edo, osterantzean, guzurra esan eta aldrebesko lekura bialdu. Joan eta bertan zer pasetan zan preguntekeran: “Gaur ez dakizu ala zer dan?”. Holakoetan "Inozente, potente, txakurraren buztana tente" esaten zan.
Panaderue errazionamentuagaz etorten zan Legorretara, Hormastegi ondora. Eurak eskolatik urtenda, panaderuek esan ei eutsen: “Ez zarie enterau? Hormastegin kamioia jausi dok naranjaz beteta”. Inozente-eguna zan, eta hor joan ziran ha ikusten. Euren anaiari orduan ipini eutsien Larizko Naranjerue.
Informers: Juan Alberdi and Mertxe Alberdi
Foundations: Labayru Fundazioa and Berrizko udala