Mataderoa
- Services
- 2017
Jazteko moduak zerikusi handia dauka bizimoduagaz eta izakereagaz. Señorito bazara, serioa bazara, de chuleta joango zara; baina alegrea eta sinpatikoa bazara, arropa komoduagoagaz eta alaiagoagaz.
Abuztuan pediduak egitera hoteletara joaten zan. Kolezinoak hoteletan aukeratzen dira. Jeneralean, atzerritik hoteletara etorten dira. Hotel askotara joatea tokau izan jake pediduak egitera: Indautxura, Carltonera... Pentsetan izan eban hoteletan jente serioa egongo zala, eta harrituta geratu zan hoteletan jaietan zelebrau egiten ebezala. Kafea hartzera joaten ziranean, han egoten ziran euren turutakin, sonbreruakin… Indautxukoa eta Carltonekoa beste maila bateko jentea da, baina hareek be beste edozeinen moduan turutak jantzi eta zelebretan eben. Atentzinoa emon eutsan hoteletako jenteak be jaiak holan ospatzen ebezala eta ez zala bakarrik Alde Zaharra desmadretan zana.
Informers: Peio Aramaio and Manolita Bengoetxea
Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa