Maiatz Pazkoko menua
- 2016
- ARRATZU
Lekukoak bere gazte-denporan ezagutu ebazan tabernak Serrariena, Iruña, Mareiña eta Tabernazarra izan ziran; lau taberna. Orain desagertuta dago Tabernazarra etxea bera. Aiuntamentuan Eleizalderantz koiu, gorantza, eta eskoatatik lehenengo topetan dan etxea zan. Euren bizimodua hori izaten zan, taberna batetik bestera. Ardao txikito bat hartu, eta gero Arkotxako neskatoen atzetik joaten ziran gorantza. Goizetik joaten ziran hareek, ilundetxuan eskapetan eben, eta hareen atzean hareei laguntzen joaten ziran. Gero bueltea hartu, Tabernazarran txikito bat hartu eta begatakoei laguntzen, Erberakoei. Handik Serrariena tabernea egoan, orain Loramendi hotela dagoan lekuan. Lehenengo Ergoieneko neskatoei lagundu, atzean segidu, eta gero Erberakoei.
Informer: Jose Amezaga
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Maruriko udala