Ura hatxetik urten
- 2015
- GALDAKAO
Lekukoak ezagutu dauzan errotak: Utxakoerrota Loramenditik gora jota dago, Andrakarantzako bidean. Kaminopean dago. Mardarazko errota kurtzean aurrez aurre dagoan etxearen ondoan egoan. Lekukoa txikerra izan zanean, handik ekarten eben arto-uruna; jeneralean, jateko. Ez dauka akorduan Utxakoerrotak etxerako eihoten baeban; Mardarazkoak bai. Eurek, jeneralean, Mardarazko errotara eroaten eben. Erdikoerrota izan zan beste bat. Erdikoerrota eleizatik behera Ergoienerantz joanda, Markaida baino honago, Jataberantz, beherantza eginda egoan. Harek bere hainbat arto eihoten eban. Birlera zoazela hasten dan aldatsean ezkerretara dagoan kaminotxu batetik sartu behar da Erdikoerrotara joateko.
Informer: Bonifazio Alzaga
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Maruriko udala