Etxe bakotxak bere sepulturea
- 2018
- ARRATZU
Antxina ez eben Madalenarik euki. Madalena aberatsentzako jaia zan. Egun horretan egiten eben beharrik gehien. Lehenagoko urteetan, gaztetan, pikerarik ez egoanean, fabrikera joaten ziran beharrean. Orduan ez egoan parorik, hareetan beharrik ez egoanean, fabrikera beharrean. Madalena egunean bertan egiten eben beharrik gehien. Akaso etxera bazkaltzen joan eta bueltan etorri artean, Lameran jantzaldi bat egin eta atzera beharrean joaten ziran.
Sanrokerik ez dabe ezagutu gaztetan, behar egitea tokau jake, eta ha-ta guztiz, ondo pozik, beharra egoten zan eta.
Madalenetan Bermeo eta Mundaka artean apustu bat egin eben, eta hori zelebretan dabe beti. Antxina aberatsena izan zan. Señorita guztiak joaten ziran. Lantzean bapora bat etorten zan, eta Lekeitiora langostea jaten joateko pagau egiten eutseen.
Andramariak eta sanrokeak be badira bertako jaiak. 60ko hamarkadan kendu eben baporak etxera etorteko ohiturea. Lehen 13-14 bapora etorten ziran etxera, eta 17an atzera urteten eben. Egun horreetan behar baino ez eben egiten. Neskatilek baporak gobernau, biberak prestau eta lekukoak-eta sareak josi. 14an etorri eta 17rako prest. Gizonek be bapora prest euki behar izaten eben. Gizonak eta andrak ibilten ziran beharren. Bariku arratsaldean zelebretan eben. Edo zapatuan edo Birjinearen eguneko arratsaldean edo iluntzean Bilbora joaten ziran, barraketara. San Roke egunean, barriz, Talara behar eginda. Behar egin dabe, baina gustura egin dabe.
Informer: Maria Uriondo
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Labayru Fundazioa