Erramu-eguna
- 2018
- ARRATZU
Irak ebagiten Oizera joaten ziran, San Kristobal ingurura; goizaldeko ordubietan jaikiten ziran, eguna zabaldu orduko bertan egoteko.
Irak sikatzen ziranean gurdiagaz ekarten ebezan. Irak irail edo urri inguruan ebagiten ziran. Urri amaierarako behar guztiak amaituta eukitea komenidu zan, holan Gernikako urriko azken astelehenera joateko erea eukiten eben.
Irailean irak subastau egiten ebezan udaletxean, bakotxari herri-basoetako arlo bat, txantel bat toketan jakon. Lekukoak ez dau ondo gogoratzen baina basoko hiru ogerleko ordaindu behar izaten ebela uste dau.
Guztira hogetaka gurkada ekarten ebezan, hile bi egiten ebezan irak ebagiten. Sarri bezperan hurrengo egunean etxera ekarri beharreko irak piloetan preparau eta gabaz euriak busti edo haizeak eroan egiten eutsezan.
Informers: Matilde Alkorta and Hilario Alkorta
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala