A, e, i, o, u
- 2012
- MUNGIA
Lehen Gabonetan makailao-saltsea jaten eben, patatak eta tomate egosia botata. Txarria Gabon aurrean hilten zan eta horren solomoa bere sikatuta eukiten eben ordurako. Makailaoaren ostean, solomo-zatia jaten eben prijiduta. Horreen aurretik orio-azea edo koliflora jaten eben. Koliflora, halanda bere, beluagoko gauzea da. Orduan, tabernarik taberna joaten ziran orioa, kafea edo azukerea erosten. Zeozer erosi ezkero, menbrillu kaxak erregaletan ebezan eta hareek eukiten ebezan Gabonetan postrerako. Orduan ez zan egoten, oraingo moduan, turroia. Intxaur-saltsea bere egiten eben.
Author: Labayru Fundazioa
Informer: Maria Berezibar
Foundation: Labayru Fundazioa