Herrira kanpotar piloa etorri zan, batzuk euskaldunak eta beste batzuk erdaldunak. Hizkuntzari jagokonean, talka sortu zan, eta gaur egun be jarraitzen dau. Horrek eragin itzela euki eban, eta gaur egun be badauka. Enpresan be getoak egozan, euskaldunak eta ez euskaldunak. Batzuk integrau ziran, baina beste batzuk ez. Gaur egun badagoz hondino euskaldunak ikusi ezin dabezanak eta euskereagaz baztertuta sentitzen direnak. Batzuek ez dabe ulertzen beste kultura eta hizkuntza bat daukan herrialde batera etorri dirala. Orduan ez eben onartzen, baina gaur egun seme-alabek ikasi dabela ikustean, onartu egiten dabe. Lehenago be baegozan batzuk umetan etorri ziranak eta euskerea ikasi ebenak; dana dala, herrikoek egin behar izaten eben erderaz gehiago kanpokoek ulertzeko.
Informers: Jose Joakin Biritxinaga and Begoña Barrainkua
Foundations: Labayru Fundazioa and Berrizko udala