Ebagi-bedarra
- 2010
- BERRIZ
Lekukoen etxean, neba-arreben artean hika egiten eben, baina gero eskolan zuka egitera behartu ebezan. Harrezkero, hika anai zaharrenari baino ez eutsien egiten, beste guztiak zuka egiten eben euren artean.
Gurasoai zuka egiten eutseen, eta gurasoak eurak be, seme zaharrenari izan ezik zuka egiten eutseen. Gurasoak zuka egiten eutsien alkarri. Baegoan kasuren bat alkarri hika egiten eutsienak, baina banakak ziran.
Abadeai, medikuari eta edadeko jenteari berorika egin behar ebela erakutsi eutseen eskolan.
Lekukoaren emaztea zornotzarra zan, eta berak, gurasoei be berorika egiten eutsen.
Informers: Hilario Alkorta and Matilde Alkorta
Foundations: Bizkaiko Foru Aldundia and Berrizko udala