Ardi-txakurrak
- 2017
- ZEANURI
Ume bakotxak bere ikastetxea eukan. Iturribide kalean Patronato Iturribide ikastetxea egoan, La Salleko fraileena. Eta hor ikasketez aparte, eskolaz kanpoko ekintzak be baegozan. Barruan bizia oso intensoa zan. La Congregación izeneko aisialdirako kluba eukien, eta bertan hainbat gauza egozan: billarra, futbolina, tebeoak, ajedreza… Patioa be zabalik egoten zan pilotan, saskibaloian eta futbolean jolasteko. Klub horretan mutilak nahiko sartuta egoten ziran.
Orain, normalean, koadrila bat dauka; baina beste koadrila bat dauka ikastetxe garaiko lagunakaz egindakoa. Orain be alkar ikusten dabe.
Informer: Jon Aldaiturriaga
Foundations: Bilboko Udala and Labayru Fundazioa